Naturgas Energiak talentu bila datorren nazioarteko lantalde bat hartu du Bilbon

Actualizado: jueves, 19 enero 2012 14:14
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 19 (EUROPA PRESS)

   Naturgas Energiak International Gas Union (IGU) elkarteko Task Force 1ek 2012an egingo duen lehenengo bilera antolatu du Bilbon. Topaketaren helburua da unibertsitateko ikasleei gasaren sektorean lan egitearen abantailak erakustea talentua erakartzeko. Aurreko bilerak Londresen, Qatarren eta Pragan egin ziren, eta azkena Parisekoa izan zen.

   Hamar herrialdetako 17 pertsonek -Naturgas Energiaren bi ordezkarik, besteak beste- esperientziak eta ikuspuntuak trukatuko dituzte industriarako jardunbiderik onena analizatzeko eta ateratako ondorioei buruzko dokumentu bat lantzeko. Agiri hori World Gas Conference biltzarraren 25. edizioan aurkeztuko da. Biltzarra Kuala Lumpurren (Malaysia) egingo da ekainaren hasieran, "Gas: Sustaining Future Global Growth" (Gasa: munduaren etorkizuneko hazkuntzaren euskarria) goiburupean.

   Horretarako, Task Force 1ek bi inkesta zabal helarazi dizkie industriako eragile nagusiei, elkarrizketak egin ditu sektoreko ordezkariekin eta eskualde-mailan mintegiak antolatu ditu.

   Taldeko kideak gaur elkartu dira Bilboko Ingeniaritza Eskolan azken hilabeteetan gauzatu diren jarduerak analizatzeko, eta, horrez gain, Ingeniaritza Eskolan 2010etik dagoen Naturgas Energiaren Gasaren Gelako I+G+b proiektuetan lan egiten duten ikasleekin batzartu dira. Naturgas Energiak Task Force 1en kideei aretoan egindako lana aurkeztuko die, hau da, burutu diren bost proiektuak eta gauzatzen ari diren beste zazpiak.

   Naturgas Energia IGUren kide da Sedigas Espainiako Gas Elkartearen bitartez, eta Task Force 1en parte hartzen du, berrikuntzaren eta iraunkortasunaren aldeko apustuaren ildotik.