Nazioarteko Folklore Jaialdiko azken emanaldia eta Urdaibaiko Organoen Zikloko lehena izango dira asteburuan Gernikan

Actualizado: jueves, 24 julio 2014 10:35

BILBO, 24 Jul. (EUROPA PRESS) -

Bi kultur hitzordu nagusi izango ditu asteburu honetan Gernika-Lumok, larunbatean, uztailaren 26an, Nazioarteko Folklore Jaialdiaren azken emanaldia izango baita, eta igandean, hilaren 27an, Urdainaiko XI. Organo Zikloaren lehena, Gernika-Lumoko Kultur Etxeak jakinarazi duenez.

Horrela, Udako Musika Jardunaldiak bukatutzat emango dituzte larunbatean, iluntzeko 21:30etik aurrera Jai-Alai pilotalekuan izango den burutuko den Nazioarteko Folklore Jaialdiaren azken emanaldiarekin. Oraingoan, Boliviako Manuel Acosta Ballet Folklorikoak, Dominikar Errepublikako Sangre Mulata talde folklorikoak eta Galdakaoko Andra Mari dantza taldeak parte hartuko dute.

Halaber, igandean, Urdaibaiko Organo Zikloaren hamaikagarren edizioko lehen emanaldia izango da, Lumoko San Pedro elizan, Ana Belen Garcia organista gipuzkoarrarekin. Egitaraua abuztuaren 3ra arte luzatuko da beste bi emanaldirekin.