Nazioarteko moda eta kaleko dantzariak protagonista Guggenheim Bilbao Museoan

"Fashion And Films" Ikus-Entzunezkoak
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Actualizado: miércoles, 7 junio 2017 11:43

BILBO, 7 (EUROPA PRESS)

Nazioarteko modari buruzko ikus-entzunezko lanak eta kaleko dantzariei buruzko dokumental bat izango dira ikusgai ostegunetik larunbatera bitartean Guggenheim Bilbao Museoan, bere 20. urteurrenaren baitan antolaturiko TopARTE egitarauaren baitan.

Hain zuzen, museo bilbotarreko arduradunek iragarri dutenez, ostegunean eta ostiralean, ekainaren 8an eta 9an, "Fashion and Films. Dressing ideas in films" ikus-entzunezko programaren bigarren edizioa izango da. YOX estudioak eta Guggenheim Bilbao Museoak ekoitzi dute emanaldia, elkarlanean. Bi saioek nazioarteko sortzaile eta etxeen piezen bilduma bat aurkeztuko dute. Moda, joerak, zinema eta publizitatea bezalako gaiak jorratzen dituzte lan horiek, eta jendea txunditzeko eta hausnarketara bultzatzeko asmoz sortu dira.

Programa "Fashion and Films" nazioarteko erakusketaren parte da. Modaren inguruko ikus-entzunezko ekoizpenekin lan egiten du ekimen horrek, eta gizarte interesekoak diren gaiak lantzen ditu, besteak beste, garapena, ekologia eta iraunkortasuna, genero, kultura, arraza, sexualitate eta etnia identitate eta berdintasuna, edota estereotipoetatik at dagoen edertasuna.

Bestalde, larunbatean, ekainaren 10ean, "Kaleko dantzariak" dokumentala proiektatuko da museoaren Entzungelan, ACT Nazioarteko Lan Laburren Antzerkialdiaren baitan. Sra. Polaroiska taldeko kideak diren Alaitz Arenzanak eta Maria Ibarretxek dantza performance bat asmatu eta Bulgarian gauzatu zuten, ijito komunitatearen partaidetzarekin. Bertan, generoa, hezkuntza, aniztasuna eta gizarte inklusio eta bazterketarekin lotutako gaiak landu zituzten. Bada, Xuban Intxaustik performance horren inguruko dokumentala filmatu eta editatu zuen.

Dokumentalaren proiekzioaren aurretik, Alaitz Arenzanak eta Maria Ibarretxek, dokumentalaren zuzendariarekin batera, proiektu esperimentalaren xehetasunak azalduko dituzte, eskola magistral batean.

YOX estudioa eta ACT jaialdia TopARTE programazioaren daude. Proiektu horren bitartez, Guggenheim Bilbnao Museoak ateak zabaltzen dizkie Euskadiko erakunde artistiko eta kulturalen jarduerei. Programaren helburua Bilbko museoak bere ingurune hurbilarekin duen harremana estutzea da, erakundearen 20. urteurrenean.