Aviso: Esta noticia tiene más de un año. Última actualización: 30/07/2010 12:35

Negozioak belaunaldiz belaunaldi jarraitzea da euskal familia-enpresen arazo nagusia

   Negozioak belaunaldiz belaunaldi jarraitzea da gaur egun euskal familia-enpresen arazo nagusia. Izan ere, esaterako, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) familia-enpresak enplegu pribatuaren %80 inguru dira, baina, Bizkaiaren kasuan, esaterako, %28k bakarrik dauka adostuta belaunaldi-erreleboa.

   "Familia-enpresaren egoera Bizkaiko Lurralde Historikoan" lanean eman da datu horien berri. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Familia-enpresaren Katedrak egin dute lan hori, enpresa horien egitura eta funtzionamendua aztertzeko, eta horien egoeraren diagnostikoa egin eta detektatutako ahuleziak laguntza-planen bidez zuzentzeko.

   Horrela, Bizkaiko Foru Aldundiak familia-enpresen munduari laguntzen jarraitzen du, eta duela gutxi, EHUk eta foru erakundeko Ekonomiaren Sustapenerako Sailak lankidetza hitzarmena sinatu dute Familia-enpresaren Katedrari eusteko.

   Diputazioaren eta EHUren lanaren arabera, familia-enpresak Euskadiko sare sozioekonomikoaren "giltzarri" dira. Sektore horrek EAEko BPGaren %60 baino gehiago irudikatzen du, eta enplegu pribatuaren %80 inguru. Hala ere, arazo baten aurrean daude: konpainien zuzendaritza hartuko duen ondorengotza. Izan ere, Bizkaiko familia-enpresen %28k bakarrik dauka adostuta belaunaldi-erreleborako formula. Zentzu horretan, nabarmentzekoa da hirugarren belaunaldiak familia-enpresen % 6bakarrik zuzentzen duela.

   Familia-enpresen baloreen irakaskuntza, ikerkuntza eta sentsibilizazioa dira EHUko Familia-enpresaren Katedraren helburu nagusiak. Horretarako, enpresa horien errealitatearekin eta ikusmoldearekin lotutako prestakuntzako, ikerkuntzako eta laguntzako jarduerak antolatzen dira. Hartara, azpimarratzekoa da sektore horretarako berezko ezaugarriak dituzten enpresa-buruen, ekintzaileen eta profesionalen prestakuntza sustatzea.

   EHUko Familia-enpresaren Katedra Hedapenerako Katedren barruan dago. Jite juridikorik ez duten unibertsitate-egiturak dira, eta ikerkuntzaren eta ezagutzaren hedapen soziala da horien eginkizun nagusia. Katedra horren jardueren artean nabarmentzekoak dira Bizkaiko familia-enpresen egoeraren segimendua eta analisia, sektoreko beste katedra batzuekin harremanak sustatzea eta Bizkaiko familia-enpresetako buruen artean loturak garatzea.

   "Garrantzitsua da Katedra hau berau babesten duten erakundeen aldebakarreko proiektua ez izatea; aldiz, gure lurraldeko familia-enpresekin eta beste enpresa-elkarte batzuekin batera egindako proiektua izan behar du, Katedra mundu horren errealitate ekonomikora, sozialera eta laboralera hurbiltzeko, bai eta berorren kudeaketa eta zuzendaritza arloetako errealitatera hurbiltzeko ere", azaldu du Txomin Iturralde EHUko Familia-enpresaren Katedrako koordinatzaileak.

El vídeo comenzará después de segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Un empleado de Apple confirma varias características del iPad 3 La ola de frío se agudizará el fin de semana Sobresaliente 'Cum Laude' para la tesis de Camps

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.