Nekazaritza-ekintzen egitasmo pilotuak bultzatzeko 416.000 euro emango ditu Eusko Jaurlaritzak

Actualizado: martes, 1 febrero 2011 15:51

GASTEIZ, 1 Feb. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak 2011ko ekitaldian nekazaritza-ekintzetara zuzenduriko laguntzen deialdia egiten duen agindua onartu du gaurko bileran. Guztira, 416.434 euro emango dira, eta helburua nekazaritza-ekintzen egitasmo pilotuak bultzatzea da.

Horrela, baimendu egin da Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren agindua. Horren bidez, mendiko nekazaritzako guneetan nekazaritzako ekintzak egiteko diru-laguntzen deialdia egiten da.

Diruz laguntzen diren proiektuek berritzaileak izan beharko dute eta bere bilakaeraren eta onarpenaren arabera Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) beste zonalde batzuetara zabaldu ahal izango dira. Bere helburu nagusia bertoko produktuen balorearen handitzea eta sakontzea da.

Laguntza horien hartzaileak dira tokiko erakundeak, administrazio-batzarrak, landa-garapeneko elkarteak edo esparru horretan irabazi-asmorik gabe jarduten duten erakundeak.