Neska eta mutilen mugak ikasketetan gaia jorratuko da bihar Emakunderen Nahiko programaren bosgarren mintegian

Actualizado: miércoles, 14 septiembre 2011 15:22

BILBO, 14 Sep. (EUROPA PRESS) -

Emakundek berdintasuna, errespetua eta indarkeriarik eza lortzeko bultzatzen duen Nahiko hezkuntza-programaren ikasturte berria hasiko da bihar, irailaren 15ean, neska eta mutilen mugak ikasketetan jorratuko duen mintegi batekin. Goizeko 9:30etan da hitzordua, Eusko Jaurlaritzaren Bilboko ordezkaritzan, Emakundeko iturriek jakinarazi dutenez.

Nahiko programa Emakundek garatu eta jarri du martxan. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailan 2003-2007 urte bitartean egin zen, 29 ikastetxetan, eta Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailan 2007-2010 ikasturteetan, 11 ikastetxetan. Iaz, Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetan lantzen eta ezartzen hasi zen eta aurten fase honi amaiera emango zaio 1.000 ikasleren parte-hartzearekin.

Bosgarren mintegi honetan ikasleekin batera ebaluatuko da iaz egindako lana eta aurreikusiko da aurten egingo dena. Horrekin batera, Maria Antonia Morena Llaneza irakasle eta adituak hitzaldia eskainiko du "Límites al aprendizaje de las chicas y límites al aprendizaje de los chicos" izenburupean eta honako gaiak jorratuko ditu: muga biologikoak eta muga kulturalak; irakasleen ikaskuntza mugatzen duten ereduak; etiketak eta itxaropenak neska eta mutilen artean; espero dutena ikasi, txalotzen dena ikasi.

Maria Antonia Morena Llaneza Literatura eta Lengua ikaslea da Bigarren Hezkuntzan, eta Asturiaseko Gobernuko Hezkuntza Saileko aholkularia. Hezkuntzako curriculuman genero ikuspegia txertatzea ahalbidetu zuen batzordeko kidea, baterako hezkuntzari buruzko aditua eta hizlaria eta gaiari buruzko hainbat liburuen egilea da.