Neue Vocalsolisten talde plurinazionalak kontzertua eskainiko du Musika Hamabostaldian

Actualizado: jueves, 27 agosto 2015 12:46

DONOSTIA, 26 (EUROPA PRESS)

   Neue Vocalsolisten talde plurinazionalak kontzertua eskainiko du ostegunean, abuztuaren 27an, Donostiako Musika Hamabostaldiko Interprete Garaikideen Zikloan. Sarrera zazpi euroren truke eskura daiteke, eta kontzertua Kursaaleko Erabilera Anitzeko Aretoetan izango da, 20:00etan.

   Neue Vocalsolisten "Ahots mediterranearrak" arnas handiko proiektu bat da, sortzaile palestindarrak, libanotarrak eta zipretarrak entzuteko aukera eskaintzen diguna, haien sustraiez hornituak diren obretan eta aldi berean haien berezitasunak proiektatzen duen kosmopolitismoan txertatuak direnetan.