Nicholas Angelich pianista, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren bakarlari gonbidatua

Nicholas Angelich pianista
EUSKADIKO ORKESTRA SINFONIKOA
Actualizado: jueves, 26 enero 2017 12:02

   BILBO, 26 (EUROPA PRESS)

   Euskadiko Orkestra Sinfonikoak (EOS) bonu denboraldiaren programa berria aurkeztuko du ostiraltik, urtarrilaren 27tik, otsailaren 2ra bitartean, eta, lehen aldiz, Nicholas Angelich pianista bakarlari gonbidatua izango da. Beethovenen errepertorioan eskarmentuduna, haren Pianorako 4. kontzertua interpreratuko du.

   Gainera, EOSek jakinarazi dueenz, Donostian eta Gasteizen izango diren saioetan, Emilio Aragonen "La flor más grande del mundo" obraren bertsioa estreinatuko da. Soinu Mosaikoa proiektuaren baitan EOSek eta Gautena, Aspace eta Uliazpi elkarteetako kideek partekatutako urtebeteko lanaren emaitza izango da.

   Bilbo eta Iruñean, aldiz, euskal orkestrak VII. AEOS-BBVA Fundazioaren Konposizio Sarian garaile izan zen lana interpretatuko du: Fernando Buideren "Fragmentos del Satiricón". Hego Euskal Herriko lau hiriburuetako egitaraua osatuz, P.I. Tchaikovskyren "Romeo eta Julieta" obertura fantasia izango da entzungai. Ainars Rubikis maisuak zuzenduko ditu emanaldiak.

   Ostiral honetan eta urtarrilaren 30ean Donostiako Kursaal auditoriumean izango dira kontzertuak, urtarrilaren 31an Iruñeko Baluarte auditoriumean, otsailaren 1an Bilboko Euskalduna jauregian, eta otsailaren 2an Gasteizko Principal antzokian. Saio guztiak 20:00etan hasiko dira. Bonu denboraldiko kontzertuetarako sarrerak salgai daude EOSen webgunean (www.euskadikoorkestra.eus), kontzertu aretoetako webgune eta leihatiletan, eta ohiko salguneetan ere.