Niko Etxart izango da igandean Hondarribiko Txistularien Alardeko gonbidatua

Actualizado: martes, 22 agosto 2017 10:50

DONOSTIA, 22 (EUROPA PRESS)

Aurtengo Txistularien Kontzertu Nagusiak Niko Etxart izango du bidelagun. Zita igandean da, hilak 27, eguerdiko 12etan, Hondarribiko Gipuzkoa plazan. Altzürüküko abeslariak hainbat kantu abestuko ditu musikarien laguntzaz berrogeita hamabigarren edizio hau ospatzeko. Bertan izango dira, halaber, Kemen Dantza Taldea, Parrokiko Abesbatza edota Koldo Emery.

Gainera, Udalak jakinarazi duenez, txistularien kontzertua ez da Hondarribiko asteburuko kultur ekitaldi bakarra izango, izan ere larunbatean bertsoek musikatuko dute hiria. Unai Iturriaga, Maddalen Arzallus, Arkaitz Estiballes eta Ander Lizarraldek bertso-saioa eskainiko dute Santiago kaleko Pisuzarra plazan gaueko 20etan. Karlos Aizpurua ariko da gai-jartzaile.