Nikon Small World lehiaketan sarituak izan diren argazkiak bildu ditu "Elhuyar" aldizkariaren urtarrileko zenbakiak

"Elhuyar" aldizkariaren urtarrileko zenbakia
ELHUYAR FUNDAZIOA
Actualizado: miércoles, 2 enero 2013 16:22

BILBO, 2 Ene. (EUROPA PRESS) -

"Elhuyar" aldizkariaren urtarrileko zenbakiaren gai nagusian Nikon Small World lehiaketaren azken edizioan sarituak izan diren argazkiak bildu dira. Biziaren edertasuna eta konplexutasuna mikroskopioaren laguntzarekin bilatzen duten argazkiek parte hartzen dute lehiaketan, eta artearen eta zientziaren artean dauden irudiak dira.

Aldizkariaren arduradunek jakinarazi dutenez, beste zenbait artikulu landu dira urtarrileko zenbakian. Horrela, besteak beste, Joseba Rios arkeologoari elkarrizketa egin diote, eta flash memorien "iraultza" ere aztertu da.

Halaber, SPDY weba azkartzeko protokoloa ere aztertu dute. HTTP protokoloa ez da eraginkorra gaur egungo webaren ezaugarrietarako, eta horren ondorioz sortu dute SPDY protokoloa, eta oso azkar zabaltzen ari da, weba azkartzeko helburuarekin.

Gainera, gizakiaren "bakartasuna", Bilboko itsasadarraren osasun-egoera edota energia elektrikoa kontrola ere jorratu dituzte "Elhuyar" aldizkariaren urteko lehen zenakian. Aldizkaria dagoeneko salgai dago liburu-denda nagusietan eta www.elhuyar.org webgunean.