Nobel saria irabazi duten poeten lanari eskainitako errezitaldia izango da ostiralean Bilboko Bidebarrieta liburutegian

Wole Soyinkaren poemak ere irakurriko dira errezitaldian
Reuters
Actualizado: jueves, 10 enero 2013 11:54

BILBO, 10 Ene. (EUROPA PRESS) -

Poetalia elkarteak sustatutako poesia errezitaldi bat izango da ostiral honetan, urtarrilaren 11n, Bilboko Bidebarrieta liburutegiko ekitaldi aretoan, arratsaldeko 19:30etik aurrera. Errezitaldia, sei Literatur Nobel saridunen lan poetikoari buruzkoa izango da, hain zuzen, Rabindranath Tagore, Wole Soyinka, Pablo Neruda, Gabriela Mistral, Wislawa Szymborka eta Juan Ramon Jimenezi buruzkoa.

"Poesia. Literatur Nobel sariak" izenburuko errezitaldian, egile horien aukeratutako zenbait poema irakurriko dira, mundu osoko mailarik goreneko poesia erakusteko asmoz, Bilboko Udaleko iturriek jakinarazi dutenez.

Poetalia genero horren zale diren eta poesia idazten duten pertsonez osatutako taldea da. Hainbat tailer antolatu ohi ditu, ahoskerari, poesia errezitatzeari eta irakurketa dramatizatuari buruzkoak, besteak beste. Bere helburua, poesiaren bitartez, edertasunez eta harmoniaz adierazten diren sentimenduen mundua entzuleei helaraztea eta eurekin konpartitzea da.