Nuria Espertek "La violación de Lucrecia" protagonizatuko du BBK Aretoan gaurtik igandera arte

Actualizado: jueves, 17 febrero 2011 11:20

BILBO, 17 Feb. (EUROPA PRESS) -

Nuria Espert aktore katalanak "La violación de Lucrecia" obra aurkeztuko du gaurtik igandera bitartean Bilboko BBK Aretoan, Arriaga Antzokiak martxan jarritako "Hurbiltasun Antzokia" egitarauaren baita, antzoki bilbotarreko iturriek jakinarazi dutenez.

"La violación de Lucrecia" William Shakespearek bakarrizketa formaz idatzitako poema dramatiko bat da, eta erromatar inperioaren jatorria, boterea lortzeko borrokak eta emakumeek garai hartan izandako rola jorratzen ditu.

Juanjo Seoanek ekoiztuta, "La violación de Lucrecia" Miguel del Arcok zuzentzen du. Del Arcok "La función por hacer" antzezlan arrakastatsua ere zuzendu zuen BBK Aretoan, 2010eko ekainean, "Hurbiltasun Antzokia" zikloaren lehenengo edizioan.

Sarrerak (14-18 euro) Arriaga Antzokiko eta BBK Aretoko txartel-leihatiletan eta webguneetan erosi daitezke, bai eta 944 310 310 telefonoan eta BBKren orotarako kutxazainetan ere.