OFF! taldea Gasteizko Azkena Rock jaialdian izango da

OFF! taldea Gasteizko Mendizabalan izango da ekainean
Foto: AZKENA ROCK
Actualizado: jueves, 27 noviembre 2014 17:04
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 27 (EUROPA PRESS)

   OFF! hardcore eta punk taldea 2015eko ekainaren 19an eta 20an Gasteizko Mendizabala gunean ospatuko den Azkena Rock jaialdiaren hamalaugarren edizioan izango da, jada iragarrita zeuden ZZ Top, The Dubrovniks, Chuck Ragan, Sven Hammond, Powersolo, Red Fang e Eagles Of Death Metal taldeei gehituz, Last Tour jaialdiaren antolatzaileak jakinarazi duenez.

   Keith Morris (Black Flag, Circle Jerks), Dimitri Coats (Burning Brides), Steven Shane McDonald (Redd Kross) eta Mario Rubalcaba (Rocket From The Crypt, Hot Snakes) dira OFF!. Taldea Los Angelesen sortu zen, 2009an. Coats Circle Jerksen disko bat ekoizten ari zen, eta zenbait abesti idatzi zituen Morrisekin batera, OFF! taldearen hazia jarriz.

   2010eko urrian atera zuten lehen EPa, eta ondoren beste hiru etorri ziren, 2012an argitaraturiko lehen disko luzeko atariko bezala. Taldearen bigarren eta orain arteko azken diskoa "Wasted Years" da, joan den apirilean kaleratua, eta 16 kanta biltzen ditu, guztiak bi minututik beherakoak (2 minutu eta 15 segundoko bat izan ezik).

   OFF! taldeko jarraitzaile ezagunenen artean Nick Oliveri (Kyuss, Queens Of The Stone Age) eta Anthony Kiedis (Red Hot Chili Peppers) daude. Kiedis, gainera, Keith Morrisen lagun mina da duela 30 urtetik.

   Azkenik, antolakuntzak gogorarazi du abenduaren 18a arte salgai jarraitzen duela jaialdiaren bi egunetarako bonuak 59 euroko (gehi banaketa gastuak) prezioan; Mendizabala ondoan dagoen kanpatzeko gunera joan nahi dutenek beste bost euro ordaindu beharko dute. Eskaintza berezi honek bost euroko deskontua dauka ARF Passport dutenentzat.