Oihenart Aforismoen II. Lehiaketa abian da

Actualizado: viernes, 3 febrero 2012 12:42
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 3 (EUROPA PRESS)

   Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren laguntzarekin, Oihenart Aforismoen II. Lehiaketa abian jarri du. Aforismo bilduma gisa lehiaketara eramateko azken eguna abuztuaren 31 izango da, eta lehiaketa gizarte osoari irekia dago, baina euskaraz eginiko lan originalak onartuko dira soilik, antolakuntzak jakinarazi duenez.

   David Tijero Osoriok irabazi zuen lehiaketaren lehen edizioa; bigarren saria Antton Erkizia Almandozek lortu zuen, eta Iñaki Etxeberriren, Juan Ramon Alberdiren eta Carmen Valoisen lanek aipamen bereziak izan zituzten. Lehiaketaren lehen ediziora aurkeztutako lanekin liburu bat osatu zen, "Iragana gero eta handiagoa da" izenburupean.

   Aforismoa idazkera mota bat da non paradoxek, iruditegiek, herri jakintzak eta gogo ariketek aurrera egin dezaketen modu egokian. Paremiologian eta errefrautan haien moduko asko aurkitu arren (Oihenartek jasotakoak horren adibidea izanik), aforismoek berrikuntza dakarte berez, eta sortu berriak behar dute izan. Oso jenero literario egokia da saiakerak idazten hasteko, gogamenari berea ematen baitio, idazkerari behar bezalako trataera duina aitortzen diola.

   "Horregatik, beharrezkoa iruditu zaigu Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak aforismo lehiaketa hau antolatzea, bide batez, Oihenart idazlearen erreferentzia intelektuala berreskuratuz eta hedatuz", diote antolatzaileek.