Olaberriako lan istripuan hildako langilea Lazkaoko 55 urteko bizilagun bat da

Actualizado: lunes, 1 junio 2015 18:07

DONOSTIA, 1 (EUROPA PRESS)

   Olaberriako (Gipuzkoa) Karobi industrialdean astelehen honetan lan istripuan hil den langilea Lazkaoko 55 urteko bizilagun bat da, eta pieza metaliko bat gainera erori ondoren hil da, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Europa Press berri agentziari adierazi dionez.

   Dirudienez, hildakoa Karobi industrialdean lanean zegoen, oraindik argitu gabe dauden arrazoiengatik, pieza metaliko bat igotzeko eslinga apurtu eta pieza langilearen gainera erori denean. Behargina berehala hil da.

   Ezbeharra eguerdiko 12:00etan gertatu da, eta anbulantzia medikalizatu bat bertaratu da, langilea suspertzen saiatzeko, baina osasun langileek ezin izan dute ezer egin eta behargina hil da. Ondoren, gorpua Donostiako Patologia Forentseko Zerbitzura eraman dute.