OLBEk Mozarten "Don Giovanni" opera eskainiko du Bilboko Euskalduna jauregian

"Don Giovanni" Operaren Aurkezpena
OLBE
Actualizado: martes, 14 febrero 2017 14:38

BILBO, 14 (EUROPA PRESS)

Operaren Lagunen Bilboko Elkarteak (OLBE) hirugarren aldiz eskainiko du W.A. Mozart konpositorearen "Don Giovanni" opera, Bizkaiko hiriburuko Euskalduna jauregian, otsailaren 18, 21, 24 eta 27an, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin.

Bilbon egin den operaren aurkezpenean jakinarazi dutenez, drama barregarria da, Don Juanen mitoa irudikatzen duena. Keinu bufoz osatuta dago, eta kontakizun "konplexua eta anbiguoa" eskaintzen du, "oinazez, maitasun grinez, mendekuz, suminez eta heriotzaz betea".

Mozarten Da Ponte trilogia amaitzen duen opera honetan, OLBEk ondoko artistak bildu ditu: Simon Keenlyside CBE baritono britainiarra (Don Giovanni), Simon Orfila baxu espainiarra (Leporello), Davinia Rodriguez soprano espainiarra (Donna Anna), Serena Farnocchia soprano italiarra (Donna Elvira), Jose Luis Sola tenor nafarra (Don Ottavio), Miren Urbieta-Vega soprano donostiarra (Zerlina), Giovanni Romeo baxu italiarra (Masetto) eta Gianluca Buratto baxu italiarra (Komendadorea).

Musika zuzendaritzaz Bilboko publikoak ezagun duen Kery-Lynn Wilson kanadarra arduratuko da, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa (EOS) gidatuz, eta koruak, beste behin, Bilboko Opera Koruak egingo ditu, Boris Dujin gidari dela.

"Don Giovanni" estreinatu aurretik, Mozarten lanaren alderdi esanguratsuenak aztertzeko doako hitzaldi bat antolatuko du OLBEk. Hitzordua Bilboko Arte Ederren Museoaren auditoriumean izango da (sarrera Chillida atetik), ostiralean, otsailaren 17an, 19:15ean. Bertan, Carlos Imaz musikari, baritono eta OLBEren ohiko kolaboratzaileak obraren zirrikituen berri emango du.