ONCEk Bilbo 2012ko Kirolaren Europako Hiriburuari eskaini dio ekainaren 3ko kupoia

Oncek prestaturiko kupoi berezia
ONCE
Europa Press País Vasco
Actualizado: jueves, 24 mayo 2012 18:49

BILBO 24 May. (EUROPA PRESS) -

ONCEk Bilbok lorturiko 2012ko Kirol Hiritartasunari eskainiko dio ekainaren 3an zozkatuko duen asteburuko kupoia. "European Capital of Sport Bilbao 2012" esaldiaz gain, oso ezagunak diren hiriko hainbat lekuren irudiak eta pertsona batzuk kirola egiten ageri dira.

Kupoia Basilio San Gabriel ONCE Euskadiko lurralde ordezkariak aurkeztu du prentsaurrekoan, Iñaki Azkuna Bilboko alkatearekin batera. San Gabrielek adierazi duenez, "aurten jada ONCEk Euskadin bi milioi eurotik gorako sariak utzi ditu".

ONCEren asteburuko kupoiak, bi euroren truke bost zifrak eta seriea lortuz gero, 25 urtez hilabetero 6.000 euroko soldata irabazteko aukera ematen du, eta kolore gorriko "Bolatxo Berezia" ere lortuz, saria handiagoa izan daiteke.

Contenido patrocinado