ONCEren Kupoiak 125.000 euro utzi ditu Bilbon

Actualizado: lunes, 24 enero 2011 12:17

BILBO, 24 Ene. (EUROPA PRESS) -

ONCEren sariak Euskal Autonomia Erkidegora (EAE) iristen jarraitzen dute Kupoiaren zozketari esker, eta oraingoan, joan den asteburuko Kupoiaren zozketari esker 125.000 euroko saria Bilbora heldu da, ONCEk jakinarazi duenez.

Margarita Lorenzo saltzailearen eskutik heldu da saria, bost kupoi saridunak berak saldu dituelako Bilboko erdigunean, zehazki Zabalgune Plazan dagoen salmenta gunean. Kupoi bakoitzaren saria 25.000 eurokoa izanik, guztira 125.000 euro utzi ditu Bilbon.

Kontuan izanda pasa den abenduaren 31n, Laudion, 9,6 milioi euro geratu zirela Kuponazoaren zozketari esker, Bilboko saria ere kontuan izanik, azken hiru asteetan ONCEk ia 10 milioi euro banatu ditu EAEn.