Operak eta zinemak bat egingo dute Aste Santuan Bilboko Arriaga Antzokian

Opera Ezagunak Ikusiko Dira Arriagako Pantaila Handian
TEATROARRIAGA.COM
Actualizado: lunes, 18 abril 2011 16:17

BILBO, 18 Abr. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Arriaga Antzokiak "Opera eta Zinema" programa berria eskainiko du Aste Santuan, Operaren Lagunen Bilboko Elkartearen (OLBE) lankidetzarekin. Programa berriari esker, opera onaz gozatu ahal izango dute zaletuek antzokiaren pantaila handian, Madrilgo Teatro Real-en eta OLBEren opera-produkzio handi batzuk emango baitira Arriagan apirilaren 20, 21, 22 eta 23an.

Antzoki bilbotarreko arduradunek jakinarazi dutenez, apirilaren 20an, "El Barbero de Sevilla" ikusi ahal izango da. Obra hau Teatro Real-en produkzio bat da, Emilio Sagiren eszena-zuzendaritzarekin eta Gianluigi Gelmettiren musika-zuzendaritzarekin. Protagonista nagusiak, Juan Diego Florez, 'In Conte d'Almaviva'-ren rolean, eta Maria Bayo 'Rosina'-ren rolean dira.

Apirilaren 21ean, "Tosca" emango da, 2004ko urtarrilean estreinatutako produkzioa. Nuria Esperten eszena-zuzendaritzarekin eta Mauricio Beniniren musika-zuzendaritzarekin, obraren antzezleak Daniela Dessi, Fabio Armiliato, Ruggero Raimondi, Marco Spotti, Miguel Sola eta Emilio Sanchez dira.

Apirilaren 22an, Jacques Offenbachen "Les contes d'Hoffman" opera ezaguna ikusi ahal izango da Arriagako pantaila handian. Sevillako Maestranza Antzokiaren, Nizako Operaren eta Erromako Operaren arteko koprodukzio bat da, Alain Guingalen musika-zuzendaritzarekin eta Gian Carlo del Monacoren eszena-zuzendaritzarekin. Bilboko Operaren Koruarekin eta Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin Euskalduna Jauregian 2006ko maiatzean zuzenean grabatuta, emanaldiaren tenorea Aquiles Machado da, baxua Onstantin Gorny, sopranoa Maria Bayo eta mezzosopranoak Katharine Goeldner eta Itxaro Mentxaka.

"Opera eta Zinema" ziklo berria apirilaren 23an bukatuko da, Teatro Realek Verdiren "La Traviata" ospetsuaz egindako produkzio batekin. Eszena-zuzendaritzaz, eszenografiaz eta figurinez Pier Luigi Pizzi arduratzen da, eta musika-zuzendaritzaz Miquel Ortega. 2003ko irailaren 17an Teatro Real-en estreinatua, bakarlari hauek ditu bere zerrendan, besteak beste: Norah Amsellem 'Violetta Valery'-ren rolean, Itxaro Mentxaka 'Flora Bervoix'-en rolean, Maria Espada 'Annina'-ren rolean eta Jose Bros Alfredo 'Germont'-en rolean.

Emanaoldi guztiak arratsaldeko 20:00etan hasiko dira, eta sarrerak bost euroko prezioa du. Arriaga Antzokiko leihatiletan, 944 310 310 telefonoan, www.teatroarriaga.com webgunean eta BBK zerbitzu anitzeko kutxazainetasn eskura daitezke sarrera.