Oreka TX Turinen arituko da ostiralean, Orchestra Sinfonica Nazzionale della RAI orkestrarekin

Oreka TX Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin aritu zenean
OREKA TX
Actualizado: miércoles, 13 febrero 2013 14:09

BILBO, 13 Feb. (EUROPA PRESS) -

Oreka TX taldeko txalapartariak Turinen (Italia) izango dira ostiral honetan, otsailaren 15ean, Orchestra Sinfonica Nazzionale della RAI delako orkestrarekin batera. Ivan Fedele konpositore italiarraren "Txalaparta" obra eskainiko dute Mikel Ugartek eta Harkaitz Martinezek, Turingo orkestrarekin batera, txalapartarien taldeko iturriek jakinarazi dutenez.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren (EOS) enkarguz idatzi zuen Ivan Fedelek "Txalaparta" izeneko obra, eta 2012ko maiatzean taularatu zen lehen aldiz Euskal Herrian; orduan Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eta Oreka TX aritu ziren elkarlanean. Oraingoan, berriz, Orchestra Sinfonica Nazzioanale della RAIren gonbidapena jaso du taldeak, eta haiekin batera arituko da bikotea, Turineko A. Toscanini auditoriumean.

2004. urtetik, NuovaMusica izeneko zikloa burutzen du RAIko orkestra sinfonikoak. Obra sinfoniko eta ganberako arte garaikidearen estreinaldiak biltzen ditu urtero ziklo honek. "Txalaparta" obra Tesela egitasmoaren baitan dago; nazioarteko zortzi konpositore ezagunek sortutako piezak biltzen ditu Teselak, musika garaikidearen bitartez "mosaiko" bat eraikiz. Proiektu hau Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren 30. urteurrenaren ospakizunen barruan dago.