Orona Fundazioa, Donostia 2016ko babesle berezi berria

Orona Fundazioa, Donostiako Udala eta DSS2016EU bat eginda
Orona Fundazioa Donostia 2016ko babesle berezi berria da
Actualizado: lunes, 2 noviembre 2015 16:47

DONOSTIA, 2 (EUROPA PRESS)

   Orona Fundazioak eta Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuak akordio bat sinatu dute eta, haren bidez, fundazioa kultur proiektuaren babesle berezi bilakatu da, Hiriburutza Urtearen programazio ofiziala aurkeztu berritan. Gipuzkoako erakundeak DSS2016EUren proiektu garrantzitsuenetako bat babestuko du: Zubideak.

   Horrela, Orona Fundazioak, inguratzen duen gizartearekin daukan konpromisoaren baitan, bat egin nahi izan du "lurraldearentzat apartekoa den proiektu honekin", Zubideak proiektuari babesa emanez. Proiektuaren helburua da Europako kulturen artean harreman estuagoa bilatzea eta kultura horiek Donostiara hurbiltzea. Horretarako, hiriko zubi nagusiei beste erabilera bat emango zaie 2016ko maiatza eta iraila bitartean eta Wroclaw, Lyon, Dublin eta Ljubljanako jaialdi garrantzitsuen isla bihurtuko da Urumea ingurua.

   Orona Fundazioak hautagaitza prozesua hasi zenetik Europako Kultur Hiriburutza lortu zenera arte babestu du proiektua bere giza baliabideen eta Orona Ideoren baitako azpiegituren bidez. Zubideak proiektua, daukan europar dimensioagatik, DSS2016EUren programazio ofizialaren proiektu nagusietakoa da eta horregatik nahi izan du Orona Fundazioak garapenean lagundu.

   Erakundea DSS2016EUren kultur proiektuaren eraikuntzan bazkide estrategikoa izango da. Orona Fundazioak interesa erakutsi du Donostia 2016ren balioekin bat egiten duten ekimenak garatzeko eta, modu horretan, Hiriburutza Urteko egitaraua aberasteko. Era berean, erakundeak hainbat espazio lagako du DSS2016EUren programazioaren baitako beste proiektu batzuk gara daitezen.

   Orona Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundeak Oronaren alderik gizatiarrena irudikatzen du eta zerbitzu ematea bilatzen du, ez soilik erakunde baitako lagunei, baizik eta gizarteari bere orokortasunean. Orona Fundazioa kanpoaldearekin daukan harreman horretan, elkargune bat sortu nahi du hezkuntza, gizartea, kirola, kultura, sozioekonomia eta erakundeen esparruarekin zerikusia daukaten eragileentzat, ezagutza eta esperientziak partekatzeko eta, ondoren, Oronaren kulturan txertatzeko eta gizartearen garapena sustatzeko.