Orotara 1.810 lagunek eman dute izena San Sebastian eguneko danborradak udal balkoietan ikusteko zozketan

Arriadaren une bat
Foto: DONOSTIAKO UDALA
Actualizado: miércoles, 7 enero 2015 17:04
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 7 (EUROPA PRESS)

   Guztira 1.810 donostiarrek eman dute izena San Sebastian eguneko danborradak udal balkoietatik ikusteko zozketan. Halaber, 1.475ek eman dute izena banderaren igoera eta jaitsiera ikusteko, eta beste 335ek haur danborrada ikusteko. Zozketa publikoa datorren ostiralean, urtarrilaren 9an, izango da, arratsaldeko 18:00etan, Udalbatza Aretoan.

   Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea eta Axier Jaka Partaidetza zinegotzia zozketan izango dira eta haur danborradako pertsonaiek aterako dituzte zenbakiak. Egun horretatik aurrera jakinaraziko zaie irabazleei telefonoz izadan edo arriadan egotea egokitu zaien, eta noiz eta non jaso beharko dituzten gonbidapenak, Donostiako Udalak jakinarazi duenez.

   Konstituzio plazako eraikineko lehen pisurako 30 plaza zozkatuko dira eguneko, urtarrilaren 19ko banderaren jasoerarako 30 eta urtarrilaren 20ko jaitsierarako beste 30. Guztira, beraz, 60 lagunek ikusi ahal izango dute ekitaldia balkoitik, pertsona bakoitzak beste lagun bat eraman ahal izango baitu. Udaletxetik, berriz, 48 lagunek jarraitu ahal izango dute 12:00etan puntu-puntuan hasten den haur danborrada, guztira 24 plaza zozketatuko direlarik.

   Donostian erroldatua egon beharra zegoen zozketan parte hartu ahal izateko, eta 18 urtetik gorakoa izan urtarrilaren 6rako. Izena emateko garaian ezin zen banderaren igoera edo jaitsierako ekitaldia aukeratu, bai ordea, ekitaldi horietan edo haur danborradarenean egon nahi den, edo bietan.

   Donostiako Udalak danborradak leku benetan berezi batetik ikusteko aukera zabaldu die herritarrei beste behin. Konstituzio plazako eraikinaren lehenengo pisuko balkoitik banderaren igoera eta jaitsiera ikusi ahal izango dute, eta udaletxeko balkoi batetik, berriz, haur danborrada.

   Donostiako Udalak duela bi urte abian jarritako ekimen honek oso harrera ona izan du aurten ere, eta bere poztasuna adierazi du donostiarrak ekimen honekin izaten ari diren erantzunagatik, eta balkoian egoteko zortea duten pertsonei ahaztu ezinezko momentu bat bizi dezatela opa die.