Ortuellako (Bizkaia) liburutegi berriak 20.000 liburu eskainiko dizkie herritarrei

Actualizado: lunes, 9 mayo 2011 19:27

BILBO, 9 May. (EUROPA PRESS) -

Ortuellako (Bizkaia) liburutegi berria irekita dago gaurtik, eta 20.000 ale kontsultatzeko aukera eskainiko die herritarrei. Ale horietatik guztietatik 14.600 jada katalogatuta daude, eta gainontzekoak oraindik sailkatzeke.

Kultur Etxean kokatutako liburutegi berriaren "instalazio modernoek erosotasun handiagoa esakiniko diote bertaratzen diren erabiltzaileei", Oskar Martinez Ortuellako alkateak adierazi duenez. Liburutegi berria martxan jartzearen atzerapena "langileek burutu beharreko zenbait lanek" eragin dutela jakinarazi du alkateak.

Aipaturiko 20.000 liburuekin batera, mediatekan 700 DVD eta CDRom, lau telebista eta bi musika-ekipo aurki daitezke. Lokal berriak gune ezberdinduak ditu helduentzat eta haurrentzat, eta hiru ikasketa-gela ere ditu. Materialen kontsulta arintzeko bost ordenagailu jarri dira, bilaketak modu pertsonalizatuagoan egin ahal izateko. Halaber, wi-fi sistema dauka.

Liburutegiaren egungo ordutegia 10:45etik 13:45era eta 16:45etik 20:00etara da, baina Martinezek iragarri du liburutegiko laguntzaile bat kontratatzea aurreikusi dutela, ikasleek ikasketa-gelak 8:00etatik erabil dezaten. Ortuellako Udal Liburutegiko zeritzzuak 4.000 bazkide heldu eta 1.000 bazkide haur ditu.