Osakidetzak abenduaren 18ra arte luzatu du gripearen aurkako txertoa jartzeko kanpaina

Gripearen aurkako txertoa jartzeko kanpaina luzatu dute
GVA
Actualizado: lunes, 30 noviembre 2015 10:29

BILBO, 30 (EUROPA PRESS)

   Jon Darpón Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak astelehen honetan Onda Vasca irratiari eskainitako elkarrizketa batean iragarri duenez, gripearen kontrako txertoa jartzeko kanpaina abenduaren 18ra arte luzatu da, "ez dugulako nahi inor geratzea txertoa jarri gabe".

   Osasun Sailak eta Osakidetzak, arrisku taldeetan daudenen kasuan txertoa jartzea zein garrantzitsua den jakinda, txertaketa kanpaina bi aste luzatzea erabaki dute, oraindik txertoa jasotzeko aukerarik izan ez dutenei txertaketa errazteko.

   Horrela, Darpón sailburuak berriz azpimarratu du zein garrantzitsua den 65 urtetik gorakoei, gaixotasun kronikoren bat dutenei, haurdun dauden emakumeei eta osasuneko langileei gripearen aurkako txertoa jartzea, konplikazio larriak saihesteko.

   Gripeak oso intzidentzia tasa baxuak islatzen ditu oraindik Euskadin (13 kasu 100.000 biztanleko), baina, "urtaro aldaketarekin, indarrez hasiko da agertzen". Aurreko urteetan bezala, negua etortzearekin batera, nabarmen igoko da gripe kasuen kopurua.

   Aste honetara bitartean, 346.000 lagunek jaso dute gaixotasun horrengandik babestuko dituen dosia. Osasuntsu daudenentzat gaitz nekagarri baina onbera bada ere, konplikazio larriak eragin diezaieke arrisku taldeetan daudenei, baita heriotza ere. Txertoa jartzeko osasun etxera joatea besterik ez da behar.