Osakidetzak igitai-itxurako zelulen anemia barneratu du orpoaren frogan

Actualizado: viernes, 24 junio 2011 16:35

BILBO, 24 Jun. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Kontsumo eta Osasun sailek jaioberrien behatzea zabaldu du, "orpoaren froga" bezala ere ezaguna dena, "igitai-itxurako zelulen gaixotasuna" gehituz Euskal Autonomia Erkidegoan burutzen den Jaiotzetiko Gaixotasun Jaioberrien Behatze Programan.

Modu horretan, Osakidetzak Euskal Autonomi Erkidegoko Jaioberrien Behatzearen inguruan Aholkularien Kontseiluak egindako gomedioa jarraitzen du. Gaixotasun hori daukatenak eta eramaileak direnak ahalik eta azkarren detektatzeko erabaki zen hura barneratzea.

Igitai-itxurako zeluladun anemiaren inguruko behatzeari ekin zitzaionetik, joan den maiatzaren 23an, 1.534 haun aztertu dira Euskadin eta gaixotasun horren eramaileak diren bi antzeman dira.

Programako jokaera protokoloak dioen bezala, kasu bi horien berri familian eman da lehenik eta behin eta jarraian dagokien ospitaleetako erreferentzi unitateei horiek beharrezko aholkularitza genetikoa egiteko eta gurasoei jaio-aurretiko diagnostikoa eskeintzea etorkizuneko ondorengotze posibleen berri jakiteko.

GAIXOTASUNAREN INGURUKO DATUAK

Osasunaren Erakunde Mundialak %0,51ko prebalentzia balioetsi zuen 1995ean igitai-itxurako zelulen gaixotasunaren inguruan. Euskadin aurrera eramando ikerketa pilotoari esker igitai-itxurako anemiaren eragina bizirik jaiotako 2.432tik 1ekoa dela jakin ahal izan da.

Igitai-itxurako anemia edo depranocitosisa gaixotasun genetikoen taldeko hemoglobinaren trantorno bat da, eta horrek bakterioek sor ditzaketen infekzioak harrapatzea errazten du, eta berandu detektatuz gero edo eta behar bezala tratatu ezean, minusbaliotasunak agertu daitezke.

Osasun sailetik argitu duten modura, gaixotasunarekin erlazionaturiko heriotza ekidin daiteke azkar detektatzen bada, gainera, azkar hobetzen dira kasu horietan.

JAIOBERRIEN BEHAKETA PROGRAMA

Igitai-itxurako zelulen anemia barneratzearekin, Euskal Autonomia Erkidegoan jaoitako haur guztien artean bost dira Behaketa Programan aurkitu diren "gaixotasun arraroak": sortzetiko hipotiroidismoa, fenilcetonuria, hidrogentau gabeko AcilCoAren falta eta fibrosis kistikoa.

Haur gutxik izaten duten jaiotzetiko gaixotasunak dira bostak, baina azkar tratatu ezean, atzerapen mentala edo eta bat-bateko heriotza eragin dezakete.

Fibrosis kistikoari eta igitai-itxurako anemiari dagokienez, gaixotasuna daukan haurraren bizi kalitatea hobetzen du azkar detektatuz gero eta egon daitezkeen arazoen larritasuna gutxitzen da.

2010 urtean, orpoaren frogak gaixotasun horien 275 kasu detektatu zituen 21.722 jaioberriren artean.