Osalanek eta Emakundek elkarlanerako hitzarmena sinatu dute

Hitzarmena sinatzen
Foto: OSALAN
Actualizado: viernes, 31 octubre 2014 13:13
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

GASTEIZ, 31 (EUROPA PRESS)

   Izaskun Urien Osalaneko zuzendariak eta Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak bi erakundeen arteko elkarlanerako hitzarmena sinatu dute gaur, urriaren 31n. Laneko segurtasuna, osasuna, higienea eta ingurumenaren alorretan genero ikuspegia txertatzen hasteko konpromisoa jaso da bertan.

   Bi erakudneen arteko elkarlanerako dokumentua Osalanek Gasteizen antolatu duen "Generoaren analisia lan osasunaren eremuan" jardunaldiaren baitan sinatu da.

   Urienek adierazi du hasieran generoz neutroak diruditen eszenatokiak eta datuak, sarritan ez direla horrela izaten eta, horregatik, "laneko segurtasunaren eta osasunaren arloari ere betaurreko moreak jantzita begiratzeko garaia" iritsi dela.

   Emakumeak lan munduan duen lekuari egin dio erreferentzia Urienek, leku hori desberdina dela esanez, eta "desberdintasun horrek lan arrisku gehigarria" suposatzen ote duen azterketzeko beharraz jardun da. Hori horrela izanik, "Emakunderekin batera, lan arrisku horiek desagertarazateko edo euren eragina gutxitzeko" lan egingo dutela adierazi du.

   Bestalde, Landaidak adierazi du kontuan izan behar dela gizonen eta emakumeen gorputzak eta bizi baldintzak ez direla berdinak eta, ondorioz, dituzten gaixotasunak eta izan ditzaketen arriskuak ere ezberdinak izan daitezkeela. Hori dela eta, bere iritziz, "guztiz beharrezkoa da genero ikuspegia txertatzea laneko segurtasuna eta osasunarekin zerikusi duten esparruetan".

   Landaidak azaldu du kontuan izan behar direla, besteak beste, emakumeek lan munduan pairatzen duten diskriminazioa, familia eta lana uztartzeko dituzten arazoak (emakumeak baitira oraindik ere zaintza eta etxeko lanen ardura nagusia dutenak), lan merkatuaren bereizketa generoari dagokionez, eta emakumeen arazoak eta kalteak gutxiesten direla kasu askotan.