Osalanek Prever 2015 lan arriskuen prebentzioko saria jaso du

Izaskun Urien sariarekin
IREKIA
Actualizado: miércoles, 9 marzo 2016 14:08

BILBO, 9 (EUROPA PRESS)

   Osalan Laneko Segurtasun eta Osasuneko Euskal Erakundeak Prever 2015 saria jaso berri, Segovian (Espainia), laneko arrieskuen prebentzioa eta gizarte erantzunkizunarekiko 17. jardunaldi teknikoen barruan. Jardunaldiak martxoaren 4an eta 5ean izan ziren. Izaskun Urien Osalaneko zuzendariak jaso zuen saria, gizabanakoen mailan, laneko arriskuen prebentzioaren arloan egindako lan ona goraipatuz.

   Saria jasotzerakoan, Osalaneko zuzendariak eskerrak eman zituen, eta Eusko Jaurlaritzak laneko segurtasunean duen inplikazioa azpimarratu zuen, "badakigulako enpresaren bikaintasuna, lana eta osasuna, gizartearen ondasun izatetik aparte, elkarren egindako lanaren emaitza direla, bai gizartearena eta bai erakundeena".

   Hitzaldian, Urienek azpimarratu zuen lan ingurune osasungarria "bizitza osasungarrirako osagaia" dela. "Uste osoa dut laneko arriskuen prebentzioa euskal gizartean ondo finkatutako bereiztasun kulturala dela", gaineratu zuen.