Osasun arloko kudeaketaren inguruko master bat sortuko dute Euskadin

Actualizado: martes, 21 enero 2014 14:25
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 21 (EUROPA PRESS)

   Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, Osakidetzak eta Deusto Business School Health zentroak osasun arloko kudeaketaren inguruko master baten sorrera bultzatu dute. Prestakuntza programaren helburua osasun arloko erakundeak eraginkortasunez kudeatu ahal izango dituzten eta sektorearen barruan eraldaketa prozesuen buru izan ahalko diren kualifikazio handiko kudeatzaileak trebatzea da.

   Bere sustatzaileek jakinatazi dutenez, masterra beren lanbidea osasun arloko kudeaketaren eremuan garatu nahi duten unibertsitateko tituludunei zuzenduta dago. Programa akademikoaren iraupena bederatzi hilabetekoa da eta dedikazio osoa eskatuko du.

   Masterrak bi berezitasun dauzka, aurrekoekin alderatuta: kudeaketa arloko esparru guztiak bateratzen ditu eta Osakidetzako osasun erakundeetan sei hilabeteko praktika aldia egingo da.

   Programa akademikoa 2014ko apiriletik abendura bitartean emango da, Deusto Business Schooleko instalazioetan, eta Osasun Saileko eta Osakidetzako egitura nagusietan txandakatzeak egitea barne hartuko du. Gainera, ikastaroa emango duten irakasleen artean, Euskadiko osasunaren sektorean esperientzia zabala eta aitortua daukaten zenbait irakasle daude.

   "Osasun Saila eta Osakidetza ondo prestatutako profesionalak edukitzearen eta kudeaketa arloan daukaten jakintzari onura ateratzearen beharraz jabetuta daude. Horregatik, prestakuntzan baliabideak inbertitzea lehentasunezkotzat jotzen dute, euskal osasun sistemari onura egiteaz gain, bere iraunkortasunari eusten eta indartzen lagunduko duelako", azaldu dute.

   Master hau etorkizunean euskal osasun sistema osatzen duten erakundeak kudeatzeaz arduratuko diren pertsonentzat "erreferentziazko prestakuntza esparru izateko sortu da".