Osasun arloko lankidetza eta arretako akordioa eguneratu dute Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak

Jon Darpón eta Marta Vera
Foto: IREKIA
Actualizado: viernes, 23 enero 2015 12:35
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 23 (EUROPA PRESS)

   Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Jon Darpónek eta Nafarroako Gobernuko Osasun sailburu Marta Verak bi erakundeen arteko osasun arretako lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur Donostian, bi autonomia erkidegoen arteko osasun arreta sendotzeko asmoz. Euskadiko eta Nafarroako eremu mugakideetako 13.000 herritarrei egingo die mesede akordioak.

   Bi sailburuek azaldu dutenerz, akordioaren konpromisoen artean dago osasun arretarena. Hala, Euskal Autonomia Erkidegoak, Osakidetzaren bidez, eta Nafarroako Foru Erkidegoak, Osasunbideren bidez, osasun arreta eskainiko diete beste erkidegoko biztanleei, eremu geografiko mugakideetan baldin badaude edo beste autonomia erkidegoko osasun teknikak edo jarduerak beharrezkoak badira.

   Zehazki, Osakidetzak arreta espezializatua eskainiko die Osasunbideko lehen arretako medikuek bideratutako pazienteei, baldin eta Arano, Arantza, Bera, Etxalar, Goizueta, Igantzi eta Lesaka udalerri nafarretan bizi badira.

   Araban, Osakidetzak osasun arreta eskainiko die Cabredoko Kupoak barne hartzen dituen udalerrietatik bideratutako pazienteei. Barne hartzen dituen udalerriak Cabredo, Genevilla, Lapoblación, Marañón eta Meano dira. Horrela, guztira, 13.000 pertsonari ekarriko die onura bi erkidegoek 1998an sinatutako akordioa eguneratu eta ordezten duen akordioak.

   Halaber, akordioak elkarrekiko interes handieneko esparruak xehetasun handiz arautu ditu: espezialitate batzuetako bigarren aukerak, nagusiki, neurokirurgian eta onkologian; osasun
publikoko laborategien arteko kolaborazioa; pazienteak, protokoloak eta arreta bideratzeko garaian, eta ondorioetan, erdietsitako elkarrekikotasuna.

   Esparru horri dagokionez, protokoloaren arabera, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren osasun publikoko laborategiak gauzatuko du Osasunbideko arreta zentroetatik eta zerbitzuetatik bideratutako jaioberrien bahetze programa. Gauzatzeko, jaioberriak kudeatzeko aplikazio informatikoaren erabilera lagatzea erabaki da, Eusko Jaurlaritzaren jabetzakoa da eta.

   Osasun arloko lankidetza eta arreta akordio aktibo berriak, beraz, bi osasun sistemon arteko elkarlotura sendotu eta aurreko akordioek baino esparru zabalagoa barne hartzen du. Esate baterako, 2014ko urtarrilaren 8an Darpónek eta Verak sinatutako konpromisoa, Osasunbidek eta Osakidetzak Bortzirietako pazienteen historia klinikoetarako sarbidea izatekoa, 2018. urtera arte indarrean egongo den akordio berri honetan txertatu da.

HELBURUA PERTSONAK

   Jon Darpónen hitzetan, "akordio honen helburua pertsonak eta gure osasun sistema publikoen eraginkortasuna eta elkartasuna dira". Halaber, Nafarroaren eta Euskadiren arteko harreman ona nabarmendu du, eta akordioa bi aldeentzat eta, nagusiki bi erkidegoen eremu mugakideetako biztanleentzat "oso onuragarria" dela nabarmendu du, "arreta ona, Euskadiko eta Nafarroako gainerako herritarrei eskainitako kalitate eta ekitate berdinekoa, jasoko dutenaren ziurtasun osoa eduki dezaketelako".

   Bestalde, Marta Verak azpimarratu du bi erkidegoetako osasun langileek eremu horietako herritarrei osasun arreta emateko konpromisoari "tinko" eutsi diotela aspaldi honetan. "Akordio honen bitartez konpromiso hori bermatu nahi da, lankidetza esparrua handituz", gaineratu du.

   Bere hitzetan, "bi erkidegoen lankidetzarako eta elkarlanerako prestasunaren isla da sinatu berri dugun akordioa, funtsean, gure bi erkidegoen eremu mugakideetako biztanleen osasun arreta hobetzeko xedea duena".