Oscar Alonsoren argazki batek irabazi du Donostiako 49. Heineken Jazzaldiaren lehiaketa Instagramen

Argazki irabazleak
Foto: HEINEKEN JAZZALDIA
Actualizado: miércoles, 30 julio 2014 14:32
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 30 (EUROPA PRESS)

   Donostiako 49. Heineken Jazzaldiak Instagram sare sozialean antolatutako argazki lehiaketak baditu irabazleak. Epaimahaiak lehiaketan parte hartu duten 587 argazkiren artean hautatu ditu gustukoenak, eta irabazlea Oscar Alonsoren (@oscaralonso_fotografo) argazki bat izan da.

   Halaber, hiru aipamen egon dira. "Jaialdiko agertokiak" aipamena Iratxe Morenok irabazi du (@irhmor), "Musika kalean" aipamena Egoitz Irizarrek (@egoitzirizar) eta, "Zu jaialdian" aipamena Jon Villatek (@lovegun666).

   Saridunek Mirador de Ulia, Nineu, Bokado San Telmo eta Gandarias jatetxeetan bi lagunentzako bazkaria edo afaria irabazi dute, hurrenez hurren, jaialdiaren antolakuntzak jakinarazi duenez.

   Horiez gain, epaimahaiak beste 16 argazki aukeratu ditu, eta guztiekin, argazki galeria zabaldu du jaialdiak bere webgunean: www.heinekenjazzaldia.com

   Lehiaketako epaimahaia Heineken Jazzaldiko antolakuntzako kidea den Eluska Ugaldek, Instagramen aritzen @igersdonostia erabiltzaileak eta Ander Morea argazkilariak osatu dute.