Ostiralean jai giroa hasiko da Leioako San Bartolome auzoan

Actualizado: jueves, 21 agosto 2014 11:13

BILBAO, 21 Ago. (EUROPA PRESS) -

Leioako San Bartolome auzoan dena dago prest ostiralean txupina botatzeko eta, lau egunetan zehar, jai giroan murgiltzeko. Bizkaiko herriko Udalak jakinarazi duenez, lehiaketak, jolasak, musika, herri kirolak, nekazal azoka eta herri bazkariak antolatuko dira abuztuaren 22tik 25era.

Txupina ostiralean, 19.00etan, botako da eta ordu bat beranduago kuadrilen jaitsiera 'Guretzat' fanfarriarekin izango da. 21.00etan sardinada herrikoia prestatuko da.

Abuztuak 23an, larunbata, Euskal Jantzien VII. Txapelketa antolatuko da goizean zehar eta 10.30etan San Bartolomeko XIV Nekazal Azoka hasiko da. Era berean, 14.30etan VI. herri bazkaria bakoitzak ekarritako janariekin izango da eta 20.00etan X. Tortila txapelketa hasiko da.

Igandean goizean puzgarriak egongo dira txikienentzat, baita asto probak ere. Astelehenean, jaiak amaituko dira 20.30etan, txokolatada herrikoiarekin.