Oxforden euskaraz eta euskal kulturaz mintzaldiak eskaintzeko aukera zabalik da urtarrilaren 31ra arte

Actualizado: jueves, 16 enero 2014 16:52
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 16 (EUROPA PRESS)

   Oxfordeko Unibertsitateak Ikasketa Iberiarren XVI. Foroa egingo du martxoaren 20an eta 21ean, eta bigarren urtez, euskaraz aritzeko aukera eskainiko du, katalan, galego, portuges eta gaztelaniarekin batera, Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin.

   Horrela, "Hizkuntza eta Kultura Aniztasuna Iberiar Penintsulan" da aurtengo gaia, eta urtarrilaren 31ra arte dago irekita mintzaldi proposamenak bidaltzeko epea, Etxepare Euskal Institutuak jakinarazi duenez.

   Interesdunek 200-250 hitz inguruko laburpenak bidali beharko dituzte fis@mod-langs.ox.ac.uk helbide elektronikora. Komunikazio proposamenak bidaltzeko baldintzei buruzko argibide gehiago http://www.etxepareinstitutua.net/wp-content/uploads/2014/01/FIS2014_CFP.pdf dokumentuan eta http://www.mod-langs.ox.ac.uk/FIS/ webgunean aurki daiteke.