Ozeanoen zainketa guztion ardura dela aldarrikatu dute Bermeoko XXIII. Arrain Azokaren inaugurazioan

Bermeoko XXIII. Arrain Azokaren inaugurazioa
BERMEOKO UDALA
Actualizado: viernes, 19 mayo 2017 14:03

BILBO, 19 (EUROPA PRESS)

Bermeoko XXIII. Arrain Azoka inauguratu dute ostiral honetan, eta ozeanoen zainketa "guztion ardura" dela aldarrikatu du ekitaldian Idurre Bideguren Bermeoko alkateak. Itsasoak eta bermeotarrek duten "harreman estua" azpimarratu ondoren, itsasoa zaintzeko "kontzientzia eta konpromisoa hartzea ezinbestekoa" dela adierazi du alkateak.

Ildo horretan, Bidegurenek Bermeoko atun ontziek beste espezie batzuen gainean duten eragina murrizteko hartutako neurriak nabarmendu ditu, eta "arrantza arduratsuaren eredua" izatea lortu behar dugula azpimarratu du.

Bidegurenek inaiguratu du Bermeoko XXIII. Arrain Azoka inauguratu du. Halaber, ekitaldian izan dira Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramailea, Bittor Oroz Nekazaritza eta Arrantza sailburuordea, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia, Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakaria, hainbat herritako alkateak, Bermeoko Udaleko zinegotziak eta enpresa eta erakundeetako ordezkariak, besteak beste.

Inaugurazio ekitaldiaren aurretik Arrain Azokaren XXI. Hegaluze Saria eman da. Aurten Eleizalde ikastolak jaso du aintzatespena, "Bermeoko itsas eta arrantza ondarea balioan jartzeagatik eta horren transmisioa belaunaldien artean bermatzeagatik".

Bermeoko XXIII. Arrain Azokak 19 erakustoki izango ditu ikusgai Lamera parkean igandera bitartean, eta kontserbak dastatu eta erosteko, eta programaz eta jai giroaz gozatzeko aukera izango da Bizkaiko kostaldeko herrian.