Patxi Lopez eta Mariano Raxoi ostiralean bilduko dira Madrilen

Actualizado: miércoles, 25 enero 2012 17:46
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

GASTEIZ, 25 (EUROPA PRESS)

   Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta Mariano Raxoi Espainiako Gobernuko presidentea Madrilgo Moncloa Jauregian bilduko dira ostiral honetan, urtarrilaren 27an, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Bi agintarien arteko lehenengo bilera ofiziala izango da Raxoik presidente kargua hartu zuenetik.

   Lehendakaritzako iturriek jakinarazi duetnez, bileran, beste gai batzuen artean, krisi ekonomikoa eta administrazio publikoen enpleguan eta aurrekontuaren orekan dituen ondorioak aztertuko dituzte.

   Halaber, ETAk bere jarduera armatua bukatu ondoren sortu den egoera eta Euskadin elkarbizitza demokratikoa eraikitzeko bi gobernuen arteko lankidetza alorrak eta Jaurlaritzaren eta Administrazio zentralaren arteko harremanen egoera ere jorratuko dituzte.