Patxi Lopezek gobernuko goi kargudunak bilduko ditu ostiralean Jaurlaritzaren helburuak azaltzeko

Lopezek Jaurlaritzako goi kargudunak bilduko ditu
Foto: Europa Press
Actualizado: jueves, 12 enero 2012 13:15

BILBO, 12 (EUROPA PRESS)

   Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak bere gobernuko goi kargudunak bilduko ditu ostiral honetan, urtarrilaren 13an, Jaurlaritzari buruzko balantzea egiteko eta hurrengo hilabeteetarako ezarritako helburu nagusiak azaltzeko.

   Lehendakaritzako iturriek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, ekitaldia goizeko 11:00etan hasiko da Lehendakaritzako areto nagusian, Gasteizen, eta bertan izango dira, hirugarren urtez jarraian, Eusko Jaurlaritzako sailburuak, sailburuordeak, zuzendariak eta aholkulariak.