Patziku Perurenak irabazi du Larramendi Ikerketa Saria

Patziku Perurena
Foto: PELLO TELLERIA/EUSKALTZAINDIA
Actualizado: miércoles, 15 febrero 2012 14:54

DONOSTIA, 15 (EUROPA PRESS)

   Patziku Perurena idazle eta euskaltzain urgazleak irabazi du Manuel Larramendi Kultur Bazkunak antolatutako Manuel Larramendi Ikerketa Sariaren lehenengo edizioa, "Unaia galdu eta Artzaia ugaldu (1780-1810)" izenburuko lanarekin.

   Perurenak joan den otsailaren 8an jaso zuen saria, Andoainen (Gipuzkoa) egindako ekitaldi batean, Euskaltzaindiko iturriek gaur jakinarazi dutenez.

   Garbiñe Agirrek, Jose Antonio Rodriguez Ranzek, Joxin Azkuek, Aitor Amutxastegik eta Jon Unanuek osatutako epaimahaiak Patziku Perurenaren lana hautatu du, besteak beste, "proposatu duen ikerkizunaren jatortasunagatik, bere baitako erronkagatik, agirien iturri historiografikoak aberastuko dituen ereduzko landa-lana izateagatik eta, azkenik, egileak gisako lanetan duen eskarmentu handiagatik".