Pertsona bat hil da eta beste bat larri zauritu da Amurrion (Araba) hegazkin txiki bat erori ondoren

Actualizado: viernes, 14 octubre 2011 19:17

GASTEIZ, 14 Oct. (EUROPA PRESS) -

Lagun bat hil da eta beste bat larri zaurituta dago gaur goizean hegazkin txiki bat Amurrioko (Araba) lursail batean erori ondoren. Antza denez, tripulatzaileak larrialdiko lurreratzea egiten ahalegindu dira hegazkinaren motorrak huts egin ondoren, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Istripua eguerdiko 12:40 aldera gertatu da, Amurriko ur-biltegi zaharretik hurbil dagoen belardi batean. Dirudienez, minutu batzuk lehenago motorrak huts egin eta larrialdiko lurreratzea egingo zutela jakinarazi zioten tripulatzaileek Loiuko kontrol-dorreari. Istripuaren ondorioz tripulatzaileetako bat zendu eta bestea larri zauritu da.

SOS Deiak zerbitzuak Ertzaintza, Osakidetza eta Suhiltzaileak mobilizatu ditu. Ertzaintzako mendi taldeko kideak helikopteroz joan eta istripuaren lekuan daude, bai eta Larrialdiei Aurre egiteko teknikari bat ere. Une honetan zauritua egonkortzen ari dira, airetik ospitale batera eraman aurretik.