Pertsona bat hil eta bi zauritu dira Arabako Cuartango udalerrian jazo den trafiko istripu batetan

Actualizado: lunes, 18 julio 2011 12:44

BILBO, 18 Jul. (EUROPA PRESS) -

Pertsona batek bizia galdu du eta bi gradu desberdinean zauritu dira astelehen honetako goizaldeko ordu biak aldera Arabako Cuartango udalerriko altueran dagoen AP-69 autopistan jazo den trafiko istripuaren ondorioz.

Euskal Herrizaingo Sailak adierazi duenaren arabera, goizaldeko ordu biak baino minutu batzuk lehenago eman da gertaera Cuartangoren altueran dagoen AP-69 errepidean. Ordu horretan eta oraindik argitu gabe dauden arrazoiengatik, Zaragozako norabidean zihoan Fiat Punto auto bat galtzadatik irten eta irauli egin da.

Istripuaren ondorio bezala, istripua jasan duen autoan zeudenak harrapaturik gelditu dira eta suhiltzaileen laguntza beharrezkoa izan da. Horietako batek, 33 urtetako gizonezko bat, bizia galdu du jasandako lesioak direla eta.

Beste bi zaurituak Txagorritxu eta Santiagoko ospitaletara eraman dituzte maila ezberdinetako zauriekin. Istripuaren parte izan da bigarren auto bat ere, nahiz eta horren barnean zihoaztenek lesio nabarmenik ez jasan.

Istripuak Zaragozako norabide bietako karrilak ixtea ekarri du, goizaldeko hiru eta erdiak aldera arte, karriletako bat ireki duten ordura arte hain zuzen ere, istripuak utzitakoa kentzen eta garbitzen zuten artean.

Behin diligentzi judizialak amaituta, gorpua Gasteizeko Auzitegi Patologia Zerbitzura eraman izan da, autopsia egiteko helburuarekin. Ertzaintzak atestatuari eman dio hasiera istripuaren arrazoiak argitzeko asmoz.