Pertsona baten eskeletoa atera dute Bilboko itsasadarretik

Actualizado: jueves, 2 enero 2014 17:20
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 2 (EUROPA PRESS)

   Ertzaintzaren urpekariek pertsona baten eskeletoa atera dute ostegun honetan Bilboko itsasadarretik, Zorrotzaurreko kaiaren parean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek Europa Press-i jakinarazi diotenez.

   Norbanako batek asteazkenean jakinarazi zuen pertsona baten garezurra ikusi zuela itsasadarrean, eta goiz honetan, 11:00ak aldera, Ertzaintzaren urpekariek eskeleto osoa aurkitu eta Bilboko Patologia Forentseko Zerbitzura eraman dute, identifikazio lanak egiteko.