Peter Brook-en antzerkiari buruzko lan batek irabazi du Artez Blai Arte Eszenikoen Ikerketa Saria

Actualizado: jueves, 3 enero 2013 14:25

BILBO, 3 Ene. (EUROPA PRESS) -

Juan Antonio Bottarok egin duen "Fundamentos de la puesta en escena en el teatro de Peter Brook" lanak irabazi du Artez Blai Arte Eszenikoen Ikerketa Sariaren bosgarren edizioa. Guztira, baliozkoak izan diren hamar lan aurkeztu dira sarira, Argentina, Kuba, Kolonbia, Mexico eta Espainiatik helduak.

Artez Blai kultur elkarteak adierazi duenez, "sortzaile ingelesaren antzerki ibilbidearen ikerlan filosofikoa" egin du sariaren irabazleak. Horrela, "funtsezko ekarpena" izan da Peter Brook hobeto ezagutzeko, "bere idazlanak eta eszenaratzeak jarraituz", Berta Muñozek, Borja Ruizek eta Carlos Gilek osaturiko epaimahaiak esan duenez.

Gainera, Bottaroren lana "egituratuta" aurkeztu dela nabarmendu dute, eta profesional, ikasle eta zaleentzat lagungarria izan daitekeela Brooken obrara "hurbilketa are zehatzagoa egin ahal izateko".

Juan Antonio Bottaro Madrilgo Arte Dramatikoaren Errege Ikastegi Nagusian lizentziatu zen, eta ondoren, Alcala de Henaresen eta Granadan doktoratu. Aktore, performer, antzerkigile eta zuzendari lanak egin ditu, eta 2009an Extemporanea taldea sortu zuen. Gaur egun, Freiburgen (Alemania) bizi eta lan egiten du.

Epaimahaiak saria aho batez eman dion arren, "aurkezturiko lan gutxiago izan denez, obrek kalitatea eta sakontasuna irabazi" dutela nabarmendu dute, epaimahaikideen artean "eztabaida gehiago eraginez, saria merezi zuten beste lan batzuk zeudela zekitelako".