Petros Márkaris, Almudena Grandes eta Yashima Khadra igaroko dira Bidebarrieta Kulturgunetik

Petros Márkaris Bilbon izango da
Foto: Europa Press
Actualizado: martes, 2 junio 2015 13:47

BILBO, 2 (EUROPA PRESS)

   Petros Márkaris, Almudena Grandes, José Miguel Mulet edota Yasmina Khadra bezalako idazleak igaroko dira Bidebarrieta Kulturgunetik Bilboko Liburu Azokak irauten duen bitartean. Bidebarrieta Kulturguneak hitzaldiak eta duela denbora gutxi hildako Ramiro Pinillari eskainiko zaion omenaldia antolatu ditu, Bilboko Liburu Azokarekin elkarlanean.

   Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren Bidebarrieta Kulturguneak ekainaren 11ra arte eskainiko ditu jarduerak eta, aurrerapen moduan, Bilboko Liburu Azokak ematen duen Zilarrezko Luma 2015 saria jasoko duen Petros Márkaris idazlearen hitzaldi bat izango da asteazken honetan, ekainaren 3an, 19:00etatik aurrera.

   Turkian jaiotako Petros Márkarisek Ekonomia Zientziak ikasi zituen Vienan eta Stuttgarten, eta ondoren Atenasera joan zen, eta gaur egun bertan bizi da. Telebistako gidoilari eta antzerkigilea da, eta Greziako krisiari buruzko "La espada de Damocles" saiakera liburua idatzi du.

   Halere, Kostas Jaritos komisario greziar ironikoa protagonista duten polizia eleberriekin egin da ezagun. Bilduma horretako "Hasta aquí hemos llegado" azken lanarekin zabaldu du krisi greziar izugarrian girotutako sail arrakastatsua. Hitzaldiak sarrera librea izango du, Félix Linaresek aurkeztuko du eta aldibereko itzulpen zerbitzua izango da.

RAMIRO PINILLA

   Bestalde, ostegunean, ekainaren 4an, 18:30etatik aurrera, duela denbora gutxi hil den Ramiro Pinillari eskainiko zaion omenaldi xumea izango da. Bertan, Almudena Grandesek eta 1988tik 'Frankfurter Allgemeine Zeitung' egunkarirako kultur korrespontsala den Paul Ingendaay idazle eta kritikari alemanak hartuko dute parte. Ekitaldia, kulturan espezializatutako Idoia Jauregi kazetariak gidatuko du.

   Ostiralean, ekainaren 5ean, Luis Alfonso Gámez kazetariak janari osasungarria eta ekologikoa deitutakoari buruzko mitoak eta topikoak hankaz gora jartzen dituen "Los productos naturales ¡Vaya timo!" edo "Comer sin miedo" bezalako liburuen egilea den José Miguel Mulet dibulgatzaile eta ikerlari polemikoaren hitzaldia aurkeztuko du.

   Hurrengo hitzordua ekainaren 9an izango da, 19:00etatik aurrera, John Connolly idazle irlandarrarekin. Bere polizia eleberriengatik da ezaguna, Charlie Parker detektibea protagonista den lanengatik, batez ere.

   Bilboko Liburu Azokaren barruan egingo diren topaketak ekainaren 11n bukatuko dira, Mohammed Moulessehol idazle eta militar ohi aljeriarraren emakumezko ezinena den Yasmina Khadrarekin. Une honetan gehien itzultzen den egile arabiarretako bat da, eta bere lanen artean "Morituri", "Las golondrinas de Kabul", "El atentado" eta bere azken eleberria den "A qué esperan los monos" daude.