Pipper, "txakur turista", Donostian egongo da hilaren 12ra arte

Ernesto Gasco eta Pipper, Donostian.
DONOSTIAKO UDALA
Actualizado 2018/08/10 16:16:39 CET

DONOSTIA, 10 Ago. (EUROPA PRESS) -

Maskotekin turismoa egiteko kanpainaren irudia da Pipper, "txakur turista". Donostiako alkateorde eta Turismo zinegotzi Ernesto Gascok harrera egin dio gaur Parson Russell Terrier arrazako zakurrari. Hala, Aste Nagusiko zapia jarri dio Gascok txakur gipuzkoarrari. Izan ere, Donostian egongo da Pipper, gaurtik hilaren 12ra arte.

'PipperOnTour' webguneak dioenez, 2016ko maiatzan jaio zen Pipper, Adarra mendiaren magalean, Donostiatik gertu. Gaur egun, Espainiako estatuko hainbat hiri bisitatzen ari da, 'dog friendly' (zakurrak onartzen dituzten) lekuak eta dendak promozionatzeko kanpainaren baitan.

Contador