Aviso: Esta noticia tiene más de un año. Última actualización: 01/09/2010 15:29

Plazebo-efektua aztertu dute iraileko "Elhuyar" aldizkarian

   "Elhuyar Zientzia eta Teknologia" aldizkariak ustezko botiken plazebo-efektua aztertu du, luze eta zabal, iraileko zenbakian. Plazebo-efektuari buruzko zenbait xehetasun azaltzen dira, alde batetik, zenbaki honetan. Bestetik, efektu horri buruzko zenbait azalpen, eta, azkenik, plazeboekin lotutako alderdi etikoak ere lantzen dira.

   Elhuyar Fundaziotik azaldu dutenez, ustezko botika bat hartu eta sendatzen duela pentsatzeak egiazko botika baten efektua izan dezake zenbaitetan. "Itxaropen-pilulak" deitzen zaie plazebo horiei, eta, zenbaiten ustez, eragin terapeutikoa izatera irits daitezke.

   Bigarren Mundu Gerran izan zuen plazebo-efektuaren berri medikuntza modernoak: ebakuntza batean, morfinarik ez zutenez, gatza eman zioten medikuek soldaduari. Soldaduak ez zuen minik sentitu, eta morfina hartu izan balu bezala erreakzionatu zuen. Harrezkero, plazebo-efektua eragiten duten mekanismo fisiologiko, biokimiko eta immunologikoak argitzen hasiak dira ikertzaileak, eta gauza bat behintzat garbi ikusten dute: buruan dago sendabidea.

   Bestalde, plazeboaren erabilerak zalantza etiko handiak sortzen ditu mediku-kontsultetan zein ikerketa klinikoan. Horri buruzko iritziak ere plazaratu ditu iraileko "Elhuyar" aldizkariak.

   Horrez gain, beste erreportaje hauek ere aurkituko dira zenbaki honetan: elkarrizketa Joe Silk Oxfordeko Unibertsitateko kosmologoari; Espazioko menua, espazioko gastronomiaren berri.

   Atal finkoetan, berriz, gai hauek landu dira: Mundu digitala, Web mugikorretik nabigatzeko modu berriak (II): atzipen multimodala; Mundu ikusgarria, Sardinia, mendia itsasoan; Gai librean, sauna, nerbio-anorexiaren irtenbide ote?; Analisia, darwinkeria, Kepa Altonaga EHUko biologia irakaslearen eskutik; Gogoetan, UTM, geografia modernoaren errege; Istorioak, Weigl doktorearen zorriak; Liburutegia, Microcosmos / Lynn Margulis eta Dorion Sagan.

   "Elhuyar Zientzia eta Teknologia" aldizkariaren iraileko zenbakia dagoeneko salgai dago liburu-denda nagusietan eta www.elhuyar.org/edizioak webgunean.

El vídeo comenzará después de segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Un empleado de Apple confirma varias características del iPad 3 La ola de frío se agudizará el fin de semana Sobresaliente 'Cum Laude' para la tesis de Camps

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.