Pneumokokoaren aurkako txertoa Haur Txertaketaren Egutegian sartuko da Euskadin 2014an

Actualizado: viernes, 22 febrero 2013 12:52
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 22 (EUROPA PRESS)

   Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) haur guztiak pneumokokoaren aurka txertatzea erabaki du, nahiz eta, larrialdi epidemiologikorik ez dagoenez, txertaketa-egutegian 2014ko urtarrila arte sartu ez. Txertaketa-adituek osatzen duten Euskadiko Txertaketetarako Aholku Batzordearekin beste bilera bat egin ondoren hartu du erabakia Osasun Sailak.

   Txertaketetarako Aholku Batzordea, Pediatria (Lehen Mailako Arretan zein Ospitalekoan), Erizaintza, Mikrobiologia, Infekzio-gaixotasun, Familia nahiz Prebentzio Medikuntza eta Osasun-epidemiologia arloetan erreferente diren adituek osatzen dute. Halaber, Euskal Herriko Pediatria Elkarteari ere eman zaio erabakiaren berri.

   Osasun Sailak jakinarazi duenez, gaur egun, haur-txertaketaren egutegian hainbat aukera aztertzen eta eztabaidatzen ari dira Estatuan, denak ere adinak, jarraibideak eta txertatze-dosiak aldatze aldera. Aholku Batzordeak eta Osasun Sailak, beren aldetik, Euskadiko haur-txertaketaren egutegia indartzea erabaki dute, Estatu osoko aurreratuenetakoa dela kontuan izanda.

   Haur-txertaketaren estaldura %95etik gorakoa da; "dagoeneko Europako txertaketa-egutegi osoenetako bat daukagu eta, pneumokokoaren kontrako Prevenar txertoa gehituta, EAEko haurrak estaldura hoberena duten taldeetako bat da", azladu dute.

   Osasun Publikoaren eskuduntza 1979an jaso zuen Euskadik. Garai hartako lehentasunen artean bi zeuden: batetik, txertaketa programa bat sortzea, eta bestetik, haur-txertaketa egutegia ezartzea. 1986an, berriz, Euskadiko Txeraketetarako Aholku Batzordea eratu eta lehenbiziko Txertaketa Egutegia onartu zen. Geroztik, gaurkotuz joan da egutegi hori eta Euskadik "txertaketa-politika berritzaile bezain eraginkorra izan du". Hala, txertaketa programa zabalak garatu dira, hedapen unibertsal zein doakoak, eta gehienetan %90etik gorako estaldura lortuz.