Poesia Maratoia ospatuko da bihar Gasteizko Ignacio Aldekoa Kultur Etxean

Ignacio Aldekoa Kultur Etxean Izango Da Poesia Maratoia
ARABAKO FORU ALDUNDIA
Actualizado: jueves, 14 abril 2011 17:08

GASTEIZ, 14 Abr. (EUROPA PRESS) -

Arabako Foru Aldundiko Euskera, Kultura eta Kirol Saileko diputatu Malentxo Arruabarrenak irekiko du bihar Gasteizko Ignacio Aldekoa Kultur Etxean ospatuko den Poesia Maratoia, goizeko 11:00etan.

Irakurketa bultzatzea helburu duen Poesia Maratoiak Liburuaren Nazioarteko Egunaren oroitzapena egiteko izango da. Aurten aurreratu egin da ekimena, apirilaren 23a Aste Santuko opor-egunekin bat datorrelako, Arabako Foru Aldunditik adierazi dutenez.

Ekitaldiaren goizeko partean, 11:00etatik 13:00etara, Nagusien Ekintza Soziokulturalen Zentroak eta Samaniegoko DBHko ikasleek parte hartuko dute, eta arratsaldez, 18:00etatik 20:00etara, Poetas Sin Generación, Los Poetas Rojos, Jalgi-Surgir, La Botica, Krelia.a Arabako Sormen Literarioen Elkartearen txanda izango da, parte hartu nahi duen guztiarena bezala.