Portugaleteko (Bizkaia) Gazteentzako Informazio Bulegoaren 25. urteurrenaren inguruko erakusketa bat ireki dute

Actualizado: lunes, 3 octubre 2011 14:37

BILBO, 3 Oct. (EUROPA PRESS) -

Portugaleteko (Bizkaia) Gazteentzako Informazio Bulegoak 25 urte bete ditu eta Udalak "Portugaleteko Gazteentzako Informazio Bulegoaren 25 urteak" izenburuko erakusketa inauguratu du gaur, urriaren 3an, Gazte Gelan, eta urriaren 31ra arte egongo da ikusgai.

Bulegoa irekita egon den 25 urteetan "biziki ahalegindu da" osoko erantzuna ematen herriko neska-mutilen beharrizan, kezka eta eskaerei, eta nolabaiteko laguntza egiten gazteei, heldutasunera dabiltzala.

Gazteen zerbitzurako lanak haien interesekoak diren alor guztiak hartzen ditu eta askotariko jarduerak ere badakartza berekin,

hala nola informazioa, aholkularitza, orientabidea, laguntza, prestakuntza, trebakuntza, sareko lana eta zerbitzu espezializatuetara bideratzea.

"Portugaleteko Gazteentzako Informazio Bulegoaren 25 urteak" erakusketaren bidez, Portugaleteko Udalak Gazteentzako Informazio Bulegoak eskaintzen dituen zerbitzuak eta informazioa oso garrantzizkoa izan direla eta gaur egun ere badirela inportanteak herriko gazteen garapen pertsonalean eta sozialean.

Erakusketa ikusgai egongo da urriaren 3tik 31ra Gazte Gelan, astelehenetik ostiralera 16:00etatik 21:00etara, eta larunbatetan

10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara. Halaber, www.juventudportugalete.org webgunean, Facebooken eta Tuentin ere ikusi ahal izango da.

Portugaleteko Udaleko Gazteria Zerbitzuek erantzun bila dabiltzan herriko neska-mutil guztiak animatu ditu erakusketa ikustera eta Gazteentzako Informazio Bulegoa ere bisitatzera.