PPk ez du oraindik erabaki Jaurlaritzaren aurrekontuei osoko zuzenketa aurkeztuko ote dien

Arantza Quiroga
Europa Press
Actualizado: miércoles, 20 marzo 2013 12:34

GASTEIZ, 20 Mar. (EUROPA PRESS) -

Arantza Quiroga PPren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak iragarri du bere alderdia Eusko Jaurlaritzak aurkezturiko aurrekontuen proiektuaren "alternatiba" bat prestatzen ari dela, baina oraindik ez duela erabaki osoko zuzenketa baten bidez edo aldaketa partzialekin planteatuko ote duen.

Eusko Legebiltzarraren egoitzan eskaini duen prentsaurreko batean, Arantza Quirogak azaldu du PP Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuen proiektua aztertzen ari dela oraindik. Buruzagi popularraren arabera, erabilgarri dauden baliabideak eskasak diren arren, aurrekontu-sailak "beste modu batean antolatu daitezke".

"Alternatiba dago", ziurtatu du; halere, azaldu du PPk oraindik ez duela erabaki osoko zuzenketa baten bidez edo aldaketa partzialen bidez plantedatuko ote duen "alternatiba" hori.

Bere esanetan, aurrekontuen proiektuan jasotako lehentasunek "kezka" sortu dute bere alderdian. Horrela, Quirogak adierazi duenez, "irakasleen soldataren balizko murrizketa bat" planteatzen da baina, aldi berean, "ikastolentzako" eta beste beharrizan batzurekin baino "ideologia abertzalearekin zerikusi gehiago duten proiektuentzako diru-laguntzak mantentzen dira". Bere iritziz, hori "bateraezina" da.