Prebentzio zerbitzuetako 700 medikuk eta erizainek hartu zuten parte 2015ean Osalanen formakuntza planean

Aurtengo lehen ikastaroa
IREKIA
Actualizado: miércoles, 27 enero 2016 14:26

BILBO, 27 (EUROPA PRESS)

   Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak 2015ean eman zituen 18 ikastaroetan laneko 700 medikuk eta erizainek hartu zute parte. Teoria eta praktika uztartzen dituzten ikastaroak prebentzio zerbitzuetako osasun langileei zuzendutako formakuntza planaren barruan daude, Osalanek, Lan Medikuntzaren Euskal Elkarteak eta Bilboko Mediku Zientzien Akademiak bultzatuta 2014an martxan jarritako planaren barruan, alegia.

   Langileen osasuna hobetzea helburu hartuta, prebentzio zerbitzuetako osasun langileei zuzendutako formakuntza planak laneko medikuntzan diharduen profesionalak heztea eta eguneratzea bilatzen du, bai eta ekintza prebentiboa bera hobetzea ere.

   "Lunbalgiarekin nola moldatu lan arloan" lantegi teoriko-praktikoak eman dira urtarrilean, eta hauekin hasi da 2016. urteari dagokion formakuntza plangintza. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan emandako ikastaroetan laneko medikuntza eta erizaintzako 100 espezialista inguru batu dira guztira. Aurki argitaratuko da 2016ari dagokion formakuntza plangintza osoa.

   Osalaneko arduradunen arabera, martxan jarri zenetik harrena ona izan duen ekimena da, parte hartze maila altuarekin eta oso balorazio onarekin parte hartzen duten profesionalen aldetik. Prebentzio zerbitzuek egiten duten lana nabarmendu du Osalanek, lantegien alde praktikoa lantzerakoan, kasuak prestatuz eta azalduz. Laneko mediku eta erizainentzako diseinatutako formakuntza ibilbide honek Osalanek ezarri eta ematen duen derrigorrezko parte bat du, eta prebentzio zerbitzuen esku geratzen den alde boluntario batekin osatzen da.

   Azkenik, formakuntza plan honen sortzaile eta bultzatzaileak diren Osalan, Lan Medikuntzaren Euskal Elkartea eta Bilboko Mediku Zientzien Akademiako arduradunak otsailean Madrilen egingo den Laneko Medikuntza eta Erizaintzako Espainiako Biltzar Nazionalen izango dira, Estatuan bakarra den planaren nondik norakoak azaltzeko asmoz. Biltzarra otsailaren 11tik 13ra bitartean egingo da.