Prezioak %0,6 igo ziren Euskadin 2013. urtean

Elikagaien prezioek gora egin dute 2013an
Foto: Europa Press
Actualizado: miércoles, 15 enero 2014 11:33

BILBO, 15 (EUROPA PRESS)

   Kontsumo Prezioen Indizea (KPI) %0,1 jaitsi zen joan den abenduan Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), eta horrela, 2013. urteko tasa %0,6ra heldu da, INE erakundeak jakinarazi dituen datuen arabera.

   Hil arteko bilakaeran, prezioak Aisia eta kulturan igo ziren gehien (%1,5), eta ondoren, Elikagai eta edari ez alkoholikoetan (%0,3), Garraioan (%0,6) eta Etxebizitzan (%0,1). Tresnerian, Medikuntzan, Hezkuntzan eta Besteak taldean ez zen aldaketarik izan (%0,0).

   Halaber, jaitsierak izan ziren, besteak beste, Jantzi eta oinetakoetan (%-3,4), Edari alkoholiko eta tabakoan (%-0,1), Komunikazioetan (%-0,1) eta Hotel, kafe eta jantokietan (%-0,1).

   Urteko bilakaerari dagokionez, Elikagai eta edari ez alkoholikoetan %0,8 da tasa, Edari alkoholiko eta tabakoan %5,1, Jantzi eta oinetakoetan %0,2, Etxebizitzan %0,0, Tresnerian %-0,2, Medikuntzan %9,2 eta Garraioan %1,2. Halaber, Komunikazioetan %-6,5 da urteko tasa, Aisia eta kulturan %-0,8, Hezkuntzan %2,5, Hotel, kafe eta jantokietan %0,7 eta, azkenik, Besteak taldeak %0,5.