Prezioak %0,2 igo ziren Euskadin joan den otsailean

Prezioak apur bat igo ziren otsailean
Foto: Europa Press
Actualizado: jueves, 12 marzo 2015 11:31

BILBO, 12 (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Kontsumo Prezioen Indizeak (KPI) %0,2ko igoera izan zuen joan den otsailean, aurreko hilaren aldean, eta urte arteko tasa %-0,8 da. Gainera, 2015eko lehen bi hilabeteetan prezioak %1,6 jaitsi dira, INE erakundeak jakinarazi dituen datuen arabera.

   Sektoreei dagokienez, Garraioan %2,5 igo ziren prezioak, urteko lehen bi hilabeteetako tasa %-0,1 eta urte artekoa %-4,7 izanik. Alkoholdun edari eta tabakoan %0,6 garestitu ziren prezioak (%1,0 eta %1,0), eta Aisia eta kulturan %0,3 (%-1,3 eta %-0,7). Halaber, Elikagai eta alkoholik gabeko edarietan %0,2 igo ziren prezioak (%0,4 eta %0,2), eta Medikuntzan %0,1 (%0,0 eta %-0,2).

   Bestalde, prezioak ez ziren aldatu otsailean Hezkuntzan (%0,0 eta %2,6), Komunikazioetan (%-0,4 eta %-4,7), Tresnerian (%-0,5 eta %0,3) eta Hotel, kafe eta jantokietan (%-0,1 eta %0,2). Azkenik, Jantzi eta oinetakoetan %2,0 jaitsi ziren (%-17,4 eta %0,0), eta Etxebizitzan %1,4 (%-1,2 eta %1,9).